Elkarbizitzaren izpiak Beizaman

2025-05-07

LH 2. mailako ikasleak esperientzia ahaztezina bizi izan dute Beizaman.

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek bi egun zoragarri igaro dituzte Beizaman, natura, laguntasuna eta esperientzia berriak uztartuz. Irteera honek elkarbizitza sendotzeko eta bizipen bereziak partekatzeko aukera paregabea eskaini die ikasleei.

Egonaldiaren lehen egunean, baratza bisitatzeko aukera izan zuten. Landareak, barazkiak eta naturako elementuak gertutik ezagutzeaz gain, Kepa astoarekin tarte dibertigarri eta hunkigarriak partekatu zituzten. Ondoren, gauean, dantzan aritzeko aukera izan zuten ikasleek diskoteka giroan. Gau magikoa borobiltzeko, zeru garbian izarrak eta planetak ikusteko une zoragarria bizi izan zuten.

Bigarren eguna ere ez zen gutxiagorako izan. Jolas desberdinak egin zituzten goizean eta, ondoren, ogia nola egiten den ikasi zuten, prozesu osoa eskuz eginez. Ikasleek parte-hartze aktiboa izan zuten, eta pozik bueltatu ziren euren egindako ogiarekin.

Irteera honek balio ugari landu ditu: autonomia, talde-lana, adiskidetasuna eta naturarekiko errespetua, besteak beste. Zalantzarik gabe, esperientzia honek arrastoa utzi du ikasleengan eta oroitzapen goxoak eramango dituzte etxera.

Txangoaren nondik norakoak jasotzen dituen bideoa ikusgai duzue ondorengo estekan.