Elkarlana eta sormena, Elkarmaker proiektua abian ikastolan

2018-09-26

Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak abian jarri berri duen Elkarmaker proiektuaren barne, gaur izan dugu ikastolan lehenengo saioa.

Testuinguru teknologikoetan murgilduta, Elkarmaker ekimenak, gazteengan ekintzailetza-jarrerak sustatzea du helburu, ardatz hauetan oinarrituz:

– heziketa maila ezberdinen arteko kooperazioa (LH3, DBH3, DI2/MU).

– Ikasturte bateko iraupena duen izaera teknologiko/ingeniaria duen proiektu baten garapena.

-“Maker” eta “Desing Thinking” filosofiak.

Gaurko saioan LH3ko ikasleak izan dira protagonista.  Berauek, ideia teknologiko berritzaileei buruzko hausnarketa baten ondoren,  bi proposamen egitera iritsi dira saioaren bukaeran:

  1/ ohea egiten duen makina.

  2/zakarrontzi ibiltaria.

Ideia hauek oinarri hartuta, DBH3ko ikasleen lana hasten da orain. Lehenengo ebaluazioan zehar ideia hauen garapena egingo dute maketa bana sortuz.  Ingenieritzako ikasleei aurkeztuko dizkiete ondoren maketak proiektuaren azken fasera igaroz. Ingenieritzako ikasleak izango dira beraien lau arlo lotuz eta  maketetan oinarrituz prototipoak ekoiztuko dituztenak.

Ikasturte bukaeran prototipo hauek ikusgai izango ditugu Ikastolan.