ELKARMAKER proiektuak STEAM EUSKADI zigilua lortu du.

2020-09-29

Aurreko ikasturtean, ELKARMAKER proiektuaren baitan,  gure ikastolako LH3 eta DBH3 ko ikasleak srtu eta garatutako proiektuetako baten prototipoa, gauzatua ikusi dugu. 

Hori gutxi balitz, STEAM Euskadi sarien epaimahaiak, Ikastolen Elkarteak sustatu eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin elkarlanean garatu dugun ElkarMaker proiektua, hamabi finalisten artean aukeratu du, gazteen artean STEAM gaietan ekintzailetza sustatzeagatik. 

Ondorioz, STEAM Euskadi zigiluaren aitorpena ere jaso dugu.

Zorionak beraz ElkarMaker kide guztiei, eta animo aurten lekukoa hartu dutenei!