Elkarrekin Eraikitzen
2022-02-22DBH3ko orientazio egitasmoari hasiera emanaz, Elkarrekin Eraikitzen proiektuan murgildu gara.
Aurreko asteetan Iraurgi Berritzenekoak sentsibilizazio hausnarketa egitera etorri ostean, dagoeneko hasiera eman diogu proiektuari. Ekimenaren helburua ikasleek etorkizunean erabakiak hartzeko estrategiak eskuratzea izango da. Proiektuaren azken fasean enpresa, osasun zentro, gizarte zerbitzu eta beste hainbat lekuetara ikustaldiak burutuko dituzte.
Aurten ere martxan jarri du Iraurgi Berritzenek orientazio proiektu hau, bertan Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeek hartzen dutelarik parte. Egitasmo honi esker, DBH3ko eta DBH4ko ikasleek. ekintzailetzarekin lotura estua duten balioak sustatuko dituzte; hala nola, iniziatiba eta komunikaziorako trebetasuna. Horrez gain, gure eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izango dute lehen pertsonan, eta, horrela, etorkizunean lan munduan sartu aurretik ondorioztatu beharko dituzten erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin hartuko dituzte. Ikasleez gain, irakasleek ere metodologia berriekin esperimentatzeko aukera izango dute, prozesuan zehar metodologia horiek aplikatuz.