Elkarrengandik ikasten!
2024-02-22LH 1. mailako ikasleek pozik eman zieten ongietorria HH 4 eta HH 5 urteko ikasleei dinosaurioei buruzko proiektuan ikasitakoa beraiei azaltzeko.
Ikaste prozesuaren azken fasearen emaitza oparoena barneratu ditugun ezagutzak partekatzea da. Horrela frogatu dezakete ikasitakoaren esanguratasuna ikasleek.
Horregatik, LH 1. mailako ikasleek HH 4 eta HH 5 urteko ikasleei dinosaurioei buruzko proiektuan ikasitakoa azaldu zieten. Txikienentzat ere aukera paregabea izan zen Jurasiko garaian gure planetaren jabe izan ziren espezieak ezagutzeko.
Adin desberdinekoak interakzioan, elkarrengandik ikasten ikastolan!