ELKARTRUKEA TUTERAN

2017-05-26

Joan den ostegunean eta ostiralean LH4ko ikasleok, Tuterako ARGIA Ikastolakoei bisita itzuli genien. Hemengoak, banaka edo binaka, hango ikasleen etxeetara joan ziren lo egitera.

Aukera ederrak eskaini zizkigun ibilaldi honek: Neska-mutil berriak ezagutu eta lagun berriak egin, familia  ezezagun batengana joan, Tutera bisitatu eta, Azpeitiarekin konparatuz, zein herri eta zein bailara desberdina den konturatu, (Txanelako Arabiako gaian Tutera aipatua genuen), Senda Vivan animaliak ikusiz eta atrakzioetan ibiliz ongi pasatu, etab.

 Agurra tristea izan zen baina lagun berriak izatearen pozak beste egun batzuetarako planak egitera bultzatu gaitu.  Berriro elkar ikusiko dugu  !!!!