Emakume langileen eguna ikastolan ere

2022-03-08

Goizean goizetik ikastola morez jantzi eta musikaz girotu dugu ikastolarako etorrera. Txikienek festa giroa eman diote egunari, banderatxo moreekin gelak apainduz. Lehen hezkuntzakoek inguruko emakumeak gogoratu ditugu horma irudien bidez. Honez gain emakumeen rolak eta iragarkiak aztertu ditugu, eta gaiari lotutako bideoak ere izan ditugu ikusgai. Ikastola osoan entzungai izan dugu auto antolaketako ikasleek irakurri duten manifestua bozgorailuetatik. Bigarren hezkuntzakoek eta bigarren hezkuntzaren ondorengoek Ikasle abertzaleak dinamizatutako hitzaldiarekin eta mobilizazioarekin bat egin dute. 

Guztion parte hartzearekin etorkizunean gogoratu ditzagun egun honetako aldarriak. Ikusi argazkiak.