Emakumeen aurkako indarkeriari STOP!

2023-11-24

Ikasleek ikastolako hormak biziberritu dituzte Azaroak 25 Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela gogoraraziz.

Azaroak 25ean Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horrek indarkeria matxistaren aurkako aldarrikapen ugari gizarteratzeko aukera ematen du.

Gure kasuan ikasleekin, urtero legez, hain garrantzitsua den gaia lantzeko aukera eman digu. Ikasleen erantzuna paregabea izan da, eta ikastolako paisaia bisuala indarberritzeko aukera bikaina eskaini du.

Horrela, Lehen Hezkuntzan 1. mailatik 3. mailara arte muralak egin dituzte beraien esku markekin. LH. 4. mailakoek, berriz, ikastola guztian zehar itsasteko kartelak egin dituzte, txoko horietan indarkeriarik ez dela onartuko adierazteko. Bestalde, 5. mailakoek tximeleten murala egin dute emakumearen aldeko esaldi positiboekin. Gainera, 6. mailakoek Stop eskuak egin dituzte indarkeria indartzen duten esaldi negatiboekin. Azkenik, DBHko ikasleek indarkeria matxistaren aurkako manifestua idatzi dute, eta ikasle batek ikastolako megafoniatik irakurri du.