Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen, eskubideak egunero errespetatzen

2024-03-08

Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekintza burutu dira.

Alde batetik, DBH 1. mailako ikasleek emakumeen aldeko aldarrikapena irakurri dute bozgorailutik.

Gainera, LHko ikasleek hainbat jarduera berezi egin dituzte: bere bizitzako emakume harrigarrienei gutunak idatzi, tximeletak margotu more kolorez, leloak idatzi emakumeen eskubideen alde etab.

Berdintasunaren aldeko borroka denoi dagokigun zerbait delako, Gora Emakumeen Eskubideak!