Errigora 2023

2023-05-12

 

Iritsi da Ikastolara inoiz egin dugun Errigorako eskaririk handiena.

Dakizuen moduan, Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz, eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu propio horretakoak diren elikagaiei Euskal Herrian bide emanaz. Modu horretan, bertako euskalgintzari ekarpen ekonomiko garrantzitsua egite dio lortzen den balioaren ehuneko jakin batekin.

Ikastolan ere urteak daramatzagu Errigoraren hainbat kanpainetan parte hartzen. Oraingoan produktuka aukera dezakegun “eskutik eskura” eskaintzan hartu dugu parte. Bertan, Ikastolako guraso zein irakasleok, 217 olio bidoi edo kontserba sorta eskatu ditugu, guztira 8336 € bideratuz Errigorara. Orain arteko eskari handiena egin dugu Ikastolatik.

Ikastolatik eskerrak eman nahi dizkiogu hau guztia posible egiten duten ehundaka bolondresei eta herrian guztiaz arduratzen den Elkarrekin taldeari. Biba zuek!