Errigora, nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura
2019-03-14Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararentzat eta euskaraz.
ZEINTZUK DIRA ERRIGORAREN HELBURUAK?
-
Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea, urrunekoen ordez bertokoak kontsumitu ditzagun.
-
Nafarroa hegoaldean “euskara ofiziala ez den zonaldeko” euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea.
-
Herrigintza, auzolana, nazio-eraikuntza… “betiko” lan kolektiboan oinarrituz ekarpentxo bat egitea, lan molde honen beharra eta indarra goraipatuz.
NOLA EGIN DAITEKE ENKARGUA?
Ikastolako idazkaritzan, martxoaren 21a bitartean, eskaera orria bete eta ordaindu.
NOIZ JASOKO DUGU ESKATUTAKOA?
-
Olioa, apirilaren 9tik aurrera.
-
Kontserbak, maiatzaren 29tik aurrera.