ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta, euskararen puzka

2013-10-22

2012an, Zazpiak Bat Harreman Sareak lan taldetxo bat osatu zuen Nafarroako produktuez osatutako saskien salmentarekin Argia ikastola laguntzeko proiektua abiatuz. Ikastolen Elkartearekin batera garatu zen proiektua eta  1500dik gora saski banatu ziren eta Argia Ikastolara 34.000 euro bideratzea lortu zen. Ez dago gaizki, ezta?

ERRIGORA
2013 urtean ERRIGORA ekimena eratu da. Errigora Euskal Herria lurzoru eta elkarlana lanabes dituen proiektu bat da. Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona” izendatua du ardatz. Bertatik eta bertarako egiten du lan, Euskal Herri osoko elkarlan eta ikuspegiaz, noski.
Eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabaltzen ditu. Esaterako, zainzuriak, orburuak, arroza, olioa… Eta ekimen honen asmoa argia da: Zergatik urruneko produktuak kontsumitu etxean bertan edukita? Ba horixe, berton bertokoa, eta kalitate ezin hobekoa gainera!

Lodosa-Sartagudako Ibaialde ikastola, Sortzen Herri ekimena eta Erriber

ako AEKrentzat

Aurtengo udazkeneko kanpainan Lodosa-Sartagudako Ibaialde Ikastola, Sortzen herri ekimena eta  Erriberako AEK izango dira bildutako errekurtsoen onuradunak.
Ikastolako idazkaritzan jarri ditugu erakusgai aurtengo saskia osatzen duten produktuak. Ekimenarekin bat egin dezakezu Twitter, @errigora,  eta Facebook, https://www.facebook.com/ERRIGORAgara sare sozialetan.

ESKAERA NOLA BIDERATU
Laudio Ikastolan udazkeneko saskia erosteko aukera luzatuko dugu azaroaren 12ra arte. Saskien kobrantza azaroko erreziboan bideratuko dugu.
Saskien banaketa azaroaren azken asterako iragarrita dago.

SASKIAREN SALNEURRIA: 50€.Olio botila bi (bat ekolojikoa),  3 piper poto (bat ekologikoa), Potxak, Kardoa, Borraja, Orburuak,  2 zainzuri lata, Tomate-pikillo saltsa (ekologikoa),  Barazki krema (ekologikoa).