Errota martxan, irina mahaian!

2024-03-27

Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak Igarako errotan izan dira, Loiolako natura ingurunean dagoen XVIII. mendeko altxor paregabea.

Uraren Nazioareko Eguna tarteko, bisita gidatua egin dute errotaren funtzionamendua ezagutu eta urak, mugimenduan sortzen duen energiaren bidez, gizakiari nola laguntzen dion jabetzeko.

Artoa ehotzen ikusi dute, eta harridura sortu die irina horrela lortzen dugula jakiteak. Hain gustoko duten ogia nola egin bestela?

Naturarekin kontaktuan ikasten gure ikasleak!