ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETAN AIPAMEN BEREZIA

2017-04-07

Igandean jaso zuten saria DBH1eko Lantz Unanue eta Xabier Abaunz ikasleek.

Ondoren dituzue bertso bana muestrarako: 

Atzo gauean ohean sartu         

ta hasi nintzen pentsatzen,

ordenagailuz beteta zenbat

enpresa zenbat almazen.

Teknologia urte hauetan

ari delako zabalten zabaltzen,

ez dut utziko nire burua

laberintu hontan galtzen.

Informatika dendan ez dute

zoriontasunik saltzen.
       
Lantz Unanue

 

 

Hola segitu beharra

tristura eta negarra

amak izan du erreakzio

pixka bat zakarra

egingo nun zerbait txarra

haserreak barra-barra

nik arazo hau konpontzea da

nahi dudan bakarra

        Xabier Abaunz