Eskolaz kanpoko jarduerak

2020-10-09

ESKOLA KIROLA

Urriaren 19an hasiko da. Izen-emate orria (eta IV. eranskina) tutoreari ekarri urriaren 15a baino lehen.

Jarraian dituzue: Informazio diptikoa (izen-emate orria barne) IV. Eranskina ( derrigorrezkoa parte hartzaileek beteta ekartzea izen-ematearekin batera) eta Urola Bailarako Eskola Kiroleko Protokoloa dituzue jarraian.

Edozein zalantza argitzeko  kirolak@azpeitikoikastola.eus helbidera.

TAILERRAK

SOINU eta PANDERO                    MEKANOGRAFIA

Hasiera batetan, soinu eta panderoko tailerrak jarriko ditugu martxan.

Izen-emate: urriak 20 arte, deitu edo idatzi Idazkaritzara.

Saioak: ostegun eguerditan.

Mekanografia tailerra ere martxan jarri    nahiko genuke.

 

Interesa baduzu deitu edo idatzi Idazkaritzara urriak 20a baino lehen eta taldea osatzen saiatuko gara.

Aurrerago joango gara aztertzen beste tailerrak antolatzeko aukerak.