Esperientziatik ekintzara: elkartasuna ikasgelan

2026-02-05

Ikastolak Koldo Aldalur ikastolako guraso ohia izan du gonbidatu DBH 3. mailako ikasleekin egindako hitzaldian. Aldalur boluntario gisa aritu izan da Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundearekin Lesboseko errefuxiatu esparruetan, eta bere esperientzia pertsonala ikasleekin partekatu du, errefuxiatuek bizi duten errealitatea gertutik ezagutarazteko asmoz.

Hitzaldian zehar, migrazio-prozesuen arrazoiak, errefuxiatuek jasaten dituzten zailtasunak eta boluntariotzaren garrantzia izan ditu hizpide, bizipen errealetan oinarrituta. Ikasleek arretaz jarraitu zuten azalpena eta galderak egiteko aukera ere izan zuten, gaiaren inguruko hausnarketa sustatuz.

Ekimen honen bidez, ikastolak ikasleen artean elkartasunaren, konpromiso sozialaren eta ekintzailetzaren balioak indartu nahi izan ditu, munduko errealitate desberdinen aurrean jarrera aktiboa eta arduratsua sustatuz. Halako hitzaldiek ikasleei ikuspegi kritikoa garatzen laguntzen diete, eta gizarte bidezkoago baten alde ekiteko bidea zabaltzen dute.