Esperimentazioa eta interakzioa, oinarri proiektuetan!

2024-04-24

LH 6. mailako ikasleek beraien proiektuak osatu eta LH 3. mailakoekin partekatu dituzte.

LH 6. mailako ikasleek kanikentzako zirkuituak prestatu dituzte. Kanika bota eta 20 segundoko iraupena zuen zirkuitua prestatu behar izan dute. Horretarako kartoia, papera, tutuak, hariakā€¦ibili dituzte. Burua hautsi beharrean ibili dira baina, azkenean, zirkuitu ederrak egin dituzte!

Gainera, gauzatzen dituzten proiektu guztietan bezala, hausnarketa ere egin dute hobekuntzak pentsatzeko. Azkenik, LH 3. mailako ikasleei erakutsi dizkiete zirkuituak eta, beraien gozamenerako, proban jartzeko aukera izan dute.

Ikaste esperientziala eta adin desberdinetako haurren interakzioa sustatzen ikastolan!