Etorkinen inguruko hausnarketa DBH 3n

2018-10-03

Udaletxeak ikasturtean zehar eskaintzen dituen programa egitasmoen barruan, aste honetan gure ikastolan, SOS ARRAZAKERIAko lagunak ditugu DBH3ko ikasleekin etorkinen inguruko hausnarketa egiten. Bertan, gaur egun ditugun aurreiritzien lanketa egingo dute.

Gaur bertan izan da lehenengo saioa DBH3ko gela batean eta datorren ostiralean izango da beste gelaren txanda.