Etorkizuna irudikatuz elkarlanean!

2024-01-16

DBH 4. mailako teknologiako ikasleek LH 3. mailako ikasleak gonbidatu dituzte teknologia tailerrera denen gauzaturiko proiektuaren emaitzak ikustera.

Tailerrean, Ekimaker proietuaren ildora helduenek diseinatu dituzten “etorkizuneko makinen” prototipoak ikusteko aukera izan dute txikienek. Proiektu hori elkarlanaren fruitu izan da, talde lanaren isla, lehenbizi LH 3. mailakoen ideiak jaso zituztelako besteek jarraian teknologia ikasgaian diseinuak eraikitzeko.

Izan ere, Ekimaker proiektuak gazteengan ekintzailetza-jarrera sustatzea du helburu, ikastetxeko  hainbat mailaren arteko elkarlana oinarri hartuta.