Euronet 50/50 Azpeitiko Ikastolan

2019-10-16

Euronet 50/50  proiektu europarra da, eraikinetan energia aurreztea sustatzen duena, erabilera egokitik eta energiaren kudeaketatik abiatuz. 50/50 metodologiak pizgarri ekonomikoen bidez aurrezpen energetikoa lortzea ahalbidetzen du.

Udalak eta ikastetxeak konpromiso bat sinatzen dute, non lehenengoak hitz ematen duen ikastetxeari lorturiko aurrezte ekonomikoaren %50 itzuliko diola, eta ikastetxeak, aldiz, jarduera egoki batzuk aplikatu eta proiektuaren buru jardungo duela.

50/50 metodologia energia- eta ekonomia-aurrezkia lortzea xede duten 9 urratsetan datza.