Euronet 50/50 ekimenaren aurkezpena

2022-02-10

Euronet 50/50 programaren barneko Entzun Energiaren Ahotsa ekimena aurkeztu zen pasa den asteartean Errezilen. Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo ikastetxeek hartu dute parte ekimen horretan aurten ere; energiaren erabilera aztertu, eta aurrezteko metodoak landu eta praktikan jartzeko helburuarekin. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Iraurgi Berritzen garapen agentziak sinatutako hitzarmena da kanpainaren oinarria. Informazio gehiago uztarriako webgunean aurkitu daiteke.

Ikastolaren kasuan, hirugarren urtea da ekimenean parte hartzen dugula, izan ere, emaitza positiboak lortzen ari gara proiektuan parte hartu genuenetik. 2020/2021 ikasturtean, esaterako, ia 1600€-tan baloratutako energia aurreztea lortu zen, horrek ingurumenari egin zion mesedearekin. Emaitza onak dira, eta bide beretik jarraitu nahi dugu. Horretarako, irabazi horien %50a erabiliko dugu energia gutxiago xahutuko duten azpiegiturak hornitzeko.