Euskal industriaren sustraiak ezagutzen

2023-04-25

LH 6ko ikasleak Mirandaolan eta Chillida Lantokian izan ziren euskal industriaren hastapenak ezagutzen.

Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak industrializazioa lantzen ibili dira, eta ostiralean horrekin lotutako irteera egin zuten Mirandaolara eta Chillida Lantokira. Euskal industriaren hastapena ezagutzeko eta garai horietan nola lan egiten zuten ikusteko aukera izan zuten. Horiez gain, garai hartako klaseak edo ikasgelak nolakoak ziren ikusteko aprobetxatu zuten.