Euskara eta kulturartekotasuna eskutik!

2023-12-11

Abenduaren 1ean Mondragon Unibertsitatearen HUEZI fakultateak “Euskara eta Kulturartekotasuna” jardunaldia antolatu zuen Eskoriatzan.

Ikastolako Artezkaritza Batzordeko kide Amaia Mendizabal Elias-ek jardunaldi horietan hartu zuen parte. Hain zuzen ere, Zaldibiko eta Ondarruko eskoletako guraso banarekin batera mahai-inguruan aritu zen. Bertan azaldu zituen ikasturte honetan gure ikastolan proiektu honen inguruan egindako lana eta aurrera begira ditugun erronkak.

Mahai-inguruan parte hartu zuten gurasoei, tartean Amaia Mendizabali, elkarrizketa egin zioten Berria egunkarian laster argitaratuko den erreportaje baterako.