Euskaraldia: gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan

2020-10-16

Aurten ere Euskaraldian parte hartzeko gonbidapena luzatu nahiko genizueke Ikastolatik. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera areagotzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu Arigune–en bidez. Ikastola Arigune bat izango da eta zuei gonbita luzatu nahiko genizueke norbanako bezala izena eman dezazuen. Izena emateko edo informazio gehiago izateko klikatu www.euskaraldia.eus loturan.