Gaur hasi da Euskaraldian parte hartzeko izen ematea.

2018-09-20

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gauzatuko den “Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ekimenean parte hartzeko izen ematea gaur ireki da. Nahiz eta 11 egunetan gauzatuko den ariketa soziala izan, euskal hiztunen ohituretan eragitea eta etorkizunean ere beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izango du helburu.

Izena eman dezakezue euskaraldia.eus webgunean