Gaurko haziak, etorkizuneko fruituak!

2024-03-13

Urtarrilean Ikastolan Atzegiko NI=ZU programaren inguruko hitzaldiak jaso ondoren, LH6ko ikasleek Gureakeko tailerrera bisitak egin dituzte, bertako errealitatea eta funtzionamendua ezagutzeko.

Ez dira, gainera, nolanahiko bisitak izan, zeren eta ikasleek bertatik bertara bizi izan baitute desgaitasuna duten pertsonek zer nolako ekarpena egiten dioten Gipuzkoako ekonomiari, aldi berean beraien gizarteratzea eta laneratzea sustatuz.

Ikastolatik kanpoko errealitatea ezagutzea ikasleen hezkuntza integralaren oinarri nagusienetarikoa da. Izan ere, etorkizun ez hain urrunean beraiek izango dira balore inklusiboak barneratu ostean gizarte aurreratuagoa gauzatuko duten protagonista nagusiak.