GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETA

2015-04-17

Martxoaren 26an Azkoitian hartu zuten parte gure ikasleek idatzizko eta bat-bateko bertsoen lehiaketa.

Idatzizkoetan, LH5 eta 6. mailan, 10-12 urte bitartekoetan Gipuzkoako irabazlea gure ikasle Lantz Unanue Bidal izan da.

Ondoren bertso bat:

Doinua: Orioko balea

Tripak airean ditut

mikroa ahoan

ta bertsolari haundi

bat daukat ondoan

gainera ideiarik

ez daukat gogoan

ta ni hementxe nago

estenarioan

 

DBH 3/4  eta BATXILERGOAN, 15-18 urte bitartekoetan aipamen berezia izan du DBH3ko gure ikasle Oihana Labiano Sorazuk.

Hona bertso bat:

Txikitatikan ikasi izan dut

zer den lagunen beharra

txikitatikan zer den bedurra

zer den tristura, negarra

ta betidanik eman didate

denen artean bizkarra

baina aurrera jarraitzeko ere

izan dudanez indarra

beste inori ez gertatzea

nire helburu bakarra

Iluntzean bat-bateko saioan Batxiler 1eko gure ikasle Jon Ander Iriondo Agirrek parte hartu zuen eta finalerako sailkatu zen.