Gipuzkoako muina ezagutuz!

2024-04-16

DBH 2. mailako ikasleek Debako Ermittia Bekoa kobazuloa ezagutzeko aukera izan dute.

Adituen laguntzarekin, Euskal Geoparkean kokaturik dagoen kobazulo karstiko horrek gordetzen dituen pasabide eta ezaugarri berezietaz gozatu dute ikasleek.

Kobazulo hori, Deba udalerrian kokatua dago, Mutrikutik gertu, eta Joxe Migel Barandiaranek aurkitu zuen 1924ean. 17 km-tik gorako galeria-bilbadura da, gutxienez hiru mailatan antolatua, eta kostaldetik 3 km-ra dago eta itsas mailatik 100 m-ra. Zoritxarrez, gaur egun ez dago Barandiaranek aurkitutako aztarnategia.