Guraso eta irakasle asko proiektuaren aurkezpenean

2023-09-14
"Euskara eta kulturartekotasuna Azpeitian" proiektuaren aurkezpen saioa

Asteazkenean izan zen “Euskara eta kulturartekotasuna Azpeitian” proiektuaren aurkezpen saioa Azoka Plazako aretoan, eta ikastolako guraso eta irakasle ugari agertu ziren bertara proiektuaren nondik norakoak jakitera. Artezkaritza kontseiluko Amaia Mendizabalek egin zuen sarrera eta UEMAko Eneritz Albizuk eman zuen proiektuaren berri. Aldibereko itzulpena egon zen saioan.