Gurasoekin izandako hitzaldiak

2022-03-23

Aurreko astean izandako guraso bilerekin lotuta, zenbait hitzaldi izan genituen gurasoentzako.

Hainbat hitzaldi interesgarri izan genituen pasa den astean Ikastolan bertan, geletako guraso bilerak aprobetxatuz. Astelehenean bertan, esaterako, HHko gurasoek “Nire semeak printzesa izan nahi du” hitzaldia jaso zuten; sexuaz, orientazioaz eta genero adierazpenaz gogoeta egin zutelarik. Gure txikiengan genero sistemak (bi koloretako munduak) duen eraginaz hausnartu zuten eta guraso gisa egin dezaketenaz aritu ziren.

Astearte arratsaldean, LH6ko ikasleek harreman eta erlazioei buruzko saio praktikoa izan zuten Aitziber Aiestaranekin, eta, ondoren, hurrengo saioan, gurasoekin partekatu ziren bertan jaso ziren gai eta bizipenak; gai horien inguruan hainbat argibide eman zizkien Aitziberrek gurasoei.

Asteazkenean azkenik, LH 1, 2 eta 3ko gurasoei zuzendurik Miren Ros Bidelaguneko kideak eman zuen hitzaldia. Pantailen eta bereziki mugikorraren erabilera eta eraginari buruz aritu ziren batez ere.