Gure sortzaileak, gure sustraiak
2025-06-05
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek kultur proiektu berritzailea burutu dute. Herriko kultur eragileei buruzko dokumentala ekoiztu dute Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean.

Aurtengo ikasturtean, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek proiektu paregabea gauzatu dute, ikaskuntza eta sormena uztartuz. Ikasleek herriko kultur eragile eta sortzaileei buruzko erreportai- dokumental bat ekoitzi dute, Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean.
Proiektuaren helburua argia izan da: herriko kultur bizitzan parte hartzen duten pertsonak ezagutu, beraien bizipenak eta ekarpenak jaso eta modu profesionalean zabaltzea. Horretarako, ikasleek lehenik ikertzaile lanetan jardun zuten, informazioa bildu eta egituratzen. Ondoren, taldeka lan eginez, dokumentala grabatu eta muntatu zuten, ikus-entzunezko prozesu guztian parte hartuz.
Lanaren emaitza aurreko astean ikusi ahal izan zen, gurasoei egindako aurkezpen berezian. Emozioz beteriko unea izan zen: gurasoek harrotasunez ikusi zuten seme-alaben lana, eta ikasleek beren ahalegina aitortua sentitu zuten.
Esperientzia hau ikasgai garrantzitsuen laborategi bihurtu da: ikerketa, komunikazioa, sormena eta talde lana uztartu dituzte ikasleek, eguneroko ikasgaien harago doan ibilbide batean. Zalantzarik gabe, ikasleek bizipen ahaztezina izan dute, eta herriko kulturaren transmisioan aktiboki parte hartu dute.