Hamaika egun, hamaika erronka, hizkuntza bakarra!

2025-05-15

Euskaraldia iritsi da, eta 11 egunetan euskararen erabilera eta ohiturak indartzeko aukera paregabea dugu! Gure herria eta Euskal Herria osoa arnasgune erraldoi bilakatzeko erronka abian dago. Animatu parte hartzera eta euskara erabiliz goza dezagun hamaika egunetan eta urte guztian!

Iritsi da Euskaraldia! Hamaika egun euskara ardatz dugula aldarrikatzeko, hamaika egun gure hizkuntz ohituretan errotuz jarraitzeko, hamaika egun euskaraz gain, hitanoa errotzen jarraitzeko (toka nahiz noka, noski!).

Jaso al duzue ahobizi edo belarriprest txapa? Gure herria arnasgune izanik, gurea ere bada Euskal Herri osoa arnasgune erraldoi izatera bultzatzeko zeregina.

Hasi erronka 11 egunetan, eta jarrai dezala urteak dituen egun guztietan!

Euskaraldia jolaserako garai ere izan daiteke, eta izango dugu horretarako aukera. Jolas egin nahi?

Ikastolako sarreran dauden erroskoak betetzen parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Euskaraz badakigu, bai, baina hiztegia ongi menperatzen ote dugu? Ea zer diozuen! Bete erantzunen orriak eta bertan dauden kutxetan sartu. Asmatzaileen artean Euskaraldirako banderolak zozkatuko ditugu!

Bestalde, hizkuntza guztietan erabiltzen ditugu milaka hitz, baina hitz guztiak ez ditugu hain maiteak izaten… badira zenbait hitz bereziki kuttunak ditugunak. Zein da zuen euskarazko hitz kuttuna? Ikastolako sarreran dagoen “Gure hitz kuttunen kutxan” sartu zuena bere definizioarekin, eta Euskaraldiaren amaieran “Gure hitz kuttuenen hiztegia” osatuko dugu.

Animatu parte hartzera, gurea dugun euskara erabiliz goza dezagun!