Hariz hari, sormena jantziz

2025-12-10

Hedatze proiektuaren baitan, gure ikasleek artilezko xalak egin dituzte jostun tailerrean.

Negua ate joka dugun honetan, ikasleen eskulan hauek berotzeko aproposak izateaz gain, sormena eta trebetasun berriak lantzeko aukera paregabea izan dira.

Tailerrean egindako lan bikainak ikasleen irudimena eta gaitasuna agerian utzi ditu, eta prozesu osoa ederki gozatuz aritu dira.

Eskerrik beroenak Aitziber Salegi gurasoari, egindako lanagatik eta emandako laguntzagatik. Bere ekarpenari esker, esperientzia aberasgarria eta inspiratzailea izan da denentzat.