Haur filosofia tailerrak Azpeitian

2023-09-21

Azpeitiko Udalak Jakinmin elkartearekin batera haur filosofia tailerrak antolatu ditu.  Jakinmin Euskal Herrian praktika filosofikoa zabaltzea eta berrikuntza pedagogikoa sustatzea helburu duen elkartea da. Iaz lehen esperientzia aberasgarria izan ondoren, aurten bigarren aldiz antolatu du Azpeitiko Udalak haur filosofia tailerren saioak. Haurrekin filosofia modu ludikoan lantzeko sei saio egingo dituzte Azpeitian:

  • URRIAK 7, larunbata.
  • AZAROAK 4,  larunbata.
  • ABENDUAK 2,  larunbata.
  • URTARRILAK 13,  larunbata.
  • OTSAILAK 3, larunbata.
  • MARTXOAK 2,  larunbata.

ADINA-MAILA: LH 3-4 eta LH 5-6.
ORDUTEGIA: 17:00-18:30.
LEKUA: BASAZABAL JAUREGIAn.
Izen-ematea: https://forms.gle/z9DLVAVYekjcaz6G6