Haurren ilusioak eta danbor hotsek piztu dute jaia

2026-01-17

San Sebastian Egunaren atarian, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek danbor eta banderen artean ospatu dute ikastolako danborrada. Ilusioz eta gogotsu prestatu dute emanaldia, eta ikasleen energia eta poza ikastolako txoko guztietan zabaldu dira, jai giro paregabea sortuz. Egunean bertan, herriko kaleetan ere ibili dira urtero legez.

Urtero bezala, ikusleak ez dira falta izan ikasleen danborrada ikusteko. Familiek eta komunitateko kideek gertutik jarraitu dute ekitaldia, ohiturak eta herriko jaiak bizirik mantentzearen garrantzia agerian utziz.

Bestalde, asteartean, San Sebastian egunean, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleek herriko danborradan parte hartu dute. Herriko kaleetan zehar egin dute desfilea, txukun-txukun danborrak joz, heuren uniformeekin eta ilusioz beteta. Herritarren txalo eta animoak jaso dituzte, urtero bezala.

Ekimen honek San Sebastian egunak Azpeitian duen garrantzia azpimarratzen du, eta aldi berean, belaunaldi berriek herriko tradizioei eusteko egiten duten lana balioan jartzen du.

Gora Azpeitia eta Gora San Sebastianak!