Haurtzaindegiko kuotak doan

2023-07-07

Haurtzaindegiko kuotak doan izango dira hemendik aurrera, soilik kooperatibako kuota mantenduz.

Aurrerantzean partzuergoa doan izango da ikastetxe publikoetan, beraz, Azpeitiko Ikastolak ere esfortzu ekonomikoa egin du guregana etorri nahi duten familia guztiek aukera berak izan ditzaten. Hori horrela, HH 0ko eta 1eko kuotak kendu ditugu, kooperatibako kuota bakarrik mantenduz.