Hazten doan kontzientzia berdea
2025-04-30
Aste honetan burutu da ingurumen proiektuaren barneko eko-ordezkarien bigarren bilera, non ikasturteko jardueren balorazioa eta hurrengo ikasturterako ekintza plana diseinatu diren.

Proiektu hau ikastolarentzat estrategikoa bihurtu da, ingurumenarekiko jarrera arduratsua eta ikasleen ongizatea sustatzeko bidean.
Ikasturte honetan jorratutako gai nagusiak elikadura osasuntsua eta kontsumo arduratsua izan dira. Eko-ordezkariek maila bakoitzean egindako lanketaren balorazioa aurkeztu dute, eta ekarpen interesgarriak egin dituzte etorkizunerako.
Egindako jardueren artean honako hauek nabarmendu dira:
- Hamaiketakoen azterketa, ikasleek ikastolara ekartzen dituzten janarien osasungarritasuna eta ingurumen-inpaktua aztertzeko.
- Kanpoko janarien kontsumoaren jarraipena, ohitura horiek osasunean eta ingurugiroan duten eragina neurtzeko.
- Janari xahuketaren behaketa, ikastolan botatzen den janariaren inguruko datuak bilduz kontzientzia pizteko.
- Lehen sektoreari buruzko ikerketa eta hausnarketa, tokiko ekoizpenaren garrantziaz jabetzeko eta kontsumo arduratsua sustatzeko.
Bilera honetan jasotako ekarpenek eta datu-bilketa esanguratsuek agerian utzi dute ikasleek egindako lana eta parte-hartze aktiboa. Proiektuak aukera paregabea eskaini du ikasleen osasuna hobetzeko eta ikastolako komunitate osoaren kontzientzia ekologikoa handitzeko. Hurrengo ikasturteari begira, lortutako esperientziak oinarri hartuta ekintza zehatz eta eraginkorrak planteatu dira.