Hegaztien txioak ikasleen gidari

2024-04-24

HHko eta LHko ikasleak Juan Mari Ibarzabal argazkilariak osatu duen hegaztien inguruko argazki bilduma ikusten izan dira Betharram aretoan.

Juan Mari Ibarzabal (Azpeitia, 1954) argazkilariaren Gure inguruko hegaztiak izeneko erakusketa ikusgai egon da Betharram aretoan. Azken urteetan Euskal Herriko hainbat txokotako hegaztiei ateratako hamarnaka argazki ipini ditu zintzilik erakusketa aretoko hormetan.

Bertara eginiko bisitan ikasleek gure inguruko hegaztiak ezagutu eta beraien inguruko informazioa eta xehetasunak ezagutzeaz gain, hegazti bakoitzaren txioak ere entzuteko aukera izan dute QR sistemari esker.

Natura eta hezkuntza uztartuz ikastolan!