Hemen da aurtengo Kilometroak Eguna

2023-09-26

Dakizuen moduan iristear da KILOMETROAK EGUNA, Kilometroak 23 urte luze bateko lanaren bukaera jaia. Urriaren 1ean, Orereta ikastolaren eskutik, egun handia antolatu da Orereta-Errenterian; eta noski!, festaz gozatu nahi duen orok ateak zabalik izango ditu bertan.

Egun handiaren inguruko informazioa guztia eta egitaraua Kilometroak webgunean aurkitu daiteke. Bestalde Kilometroak egunera garraio publikoan joatea gomendatzen da, aparkaleku arazoak ekiditeko.

Hori bai, egunaren dimentsioak kontuan izanda, Gipuzkoako Ikastolen komunitate osoari zabaldu zaio laguntza deialdia. Anima zaitez boluntario gisa lagundu eta gozatzera! Horretarako esteka hemen.