Herri Hezitzailea: gazteen aisialdia

2020-05-15

 

Ikasturte honetan zehar, Herri Hezitzailea egitasmoaren barruan, 12-16 urte bitarteko gure ikasleak, herriko beste ikastetxeetako ikasleekin batera prozesu partehartzailea batean egon dira murgildurik. Adin-tarte horretako nerabeek zer behar, interes eta nahi dituzten ezagutzea da prozesu horren helburua; zehazki, herriko nerabeen beharrei ahalik eta modu integralenean erantzun eta beraiek nahi luketen aisialdi-eredua lantzeko.

Hori horrela, Azpeitiko nerabeen egungo erradiografia egitetik hasi eta beraien erronkak zein diren zehaztu eta horiei erantzuteko norabide komun batean lanean jarri dira. Horretarako, galdetegi bat (772 gaztek bete dutena) eta taldekako gogoeta saioak (300 gaztek parte hartu dutena) egin dira. Hona emaitzen txostena.

Udazkenean berriz gaiari heldu eta nerabeekin definitutako erronken garapenerako antolaketan murgiltzea izango litzateke helburua. Ea horretarako aukerarik dugun.