Herriko dendak apainduta

2023-05-04

DBH 2ko ikasleek herriko zenbait dendetako erakusleihoak apaindu dituzte.

DBH 2ko gure ikasleek, Bertan Merkatari Elkarteak antolaturiko II.ERAKUSLEIHO ERAKUSKETAN parte hartu dute. Herriko hainbat saltokiren erakusleihoak diseinatu, eraiki eta apaindu dituzte, saltokiko jabeen gidaritzapean, “Udaberria” izan dute gaitzat. Buruturiko talde lanaren emaitza koloretsu eta bikainak dagoeneko ikusgai daude herriko hainbat dendatan. Lan ederrak!