Herriko eraikinak ezagutzen!

2024-01-24

LH 3. mailako ikasleek Azpeitiko eraikin esanguratsu batzuk bisitatzeko aukera izan dute.

LH3. mailako ikasleek Azpeitiari buruzko proiektua burutu dute. Hori dela eta, ebaluazioan zehar landu dituzten eraikinak bisitatu eta talde bakoitzak besteei aurkezpenak egiteko tartea izan dute.