Hezkidetza DBHn
2019-02-20Ikastolaren Hezkidetza planarekin bat eginez,Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasleak etorri dira gure DBHko autoantolakuntza taldearen kideekin solasaldia izatera. Helburua, Hezkidetza Planaren barruan burutzen dituzten hainbat ekintzen berri ematea eta martxoaren 8ko egitasmoaren inguruko informazio bilketa egitea izan da. Esperientzia positiboa eta onuragarria izan da bildutakoentzat.