Hezkidetza plan zabala

2018-10-11

Hezkidetza egitasmo zabal baten barruan, ikasleak beraien urratsekin aurrera doaz. Asteazken eta ostegunean DBH2 ko ikasleak “Harremonak” lan dinamika garatu zuten “Arremanitz Kooperatiba“ko kide batekin. Honekin batera, gurasoak ere animatu nahi zaituztegu Herriko Hezkidetza Foroan parte hartzera. Informazio gehiago idazkaritzan.

Hainbat arlotan Hezkidetza lantzeko azken ikasturteotan hainbat egitasmo jarri nahi izan dira martxan: Ikasleekin saioak Ikastolan bertan, autoantolaketa taldeak  Arremanitz kooperatibako kideekin eta Herriko Hezkidetza Foroko profesionalak, gazte eta gurasoen iritziak partekatzeko. Azken honetan parte hartzeko ateak beti daude zabalik, beraz  animatu nahi zaituztegu zuen testigantza konpartitzera.