HEZKUNTZA ERALDATZEN

2017-10-02

Elorrioko Arriola antzokian ospatu zen pasa de larunbatean, irailak 30, ikastolen 2017-18 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia. Euskal Herriko ikastoletako ordezkari ugari bildu zen bertan hainbat gonbidaturekin batera Kike Amonarrizek aurkeztu eta Lazkaoko Oin Arin dantza taldeak girotu zuen ospakizunean.

HEZKUNTZA ERALDATZEN izan da aurtengo leloa eta eraldaketa honen oinarri diren Euskal curriculumena eta konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarritzen den eredu pedagogikoa izan ziren bertan parte hartu zuten eragileen ahotan.

Aurtengo ekitaldian gainera, azken lau ikasturteotan mende erdira iritsi diren 27 ikastola omendu zituzten, horien artea gurea. Bereziki, urteotan guztiotan erakutsi dugun konpromiso sendoa herri eta herritarrekiko, euskara eta euskal kulturarekiko, kalitatezko euskal hezkuntza eraldatzailearekiko eta ikasle guzti eta bakoitzarekiko aitortu eta eskertu da.

Ikusi gehiago:   https://www.ikastola.eus/berriak/22201

                              https://www.ikastola.eus/berriak/22210