Hezkuntzari, bira bi

2024-02-06

DBH 4. mailako ikasleek SOS Arrazakeria elkartetik antolatutako gizarte eraldaketarako hezkuntza antiarrazistaren kontzientziazio eta sentsibilizazio tailerrean parte hartu dute.

Ekimen honen bidez, ikastolan desberdintasun egoeren kontzientzia kritikoa txertatu nahi izan dute, tokiko ikuspegi global batetik eta arrazakeriaren esparruan gizarte eraldaketarako banakako eta taldeko erantzukizuna eta gaitasuna kontuan hartuta.

Arrazismoa, kulturartekotasuna eta giza eskubideen arloan ikastolatik ditugun beharrei eta erronkei erantzutea denon betebeharra da. Guztion artean, esan diezaiogun STOP arrazakeria eta bazterketa forma guztiei!