Hizkuntzen haizea: gazteen ahotsak etorkizunaren oihartzun
2025-03-06
Hiromi Yoshida, hizkuntzalari japoniarra eta euskara irakaslea Tokioko eta Osakako unibertsitateetan, otsailaren 26an Bigarren Batxilergoko ikasleekin elkartu da hizkuntza gutxituen egoeraz eta etorkizunaz hitz egiteko.
Saioa modu labur eta argian garatu du, euskararen jolasgarritasuna baliatuz eta hiztun gazteei mezu indartsua helaraziz: “Etorkizuneko euskal hiztunak zuek izango zarete, eta zuek emango diozue euskarari bizirauteko bermea”.
Hizketaldian, hizkuntza gutxituen biziraupenerako gakoak azpimarratu ditu, hala nola belaunaldi berrien inplikazioa, erabilera sustatzeko estrategiak eta hizkuntza politiken garrantzia. Euskararen kasuan, transmisioa eta erabilera indartzeko gazteek duten funtsezko rola nabarmendu du.
Bide batez, bere unibertsitateko ikerketa-lanerako baliagarriak izango zaizkion datuak ere bildu ditu. Horretarako, galdetegi baten bidez ikasleen iritziak eta esperientziak jaso ditu, lehen eskuko informazioa eskuratuz. Ekarpen hauek hizkuntza gutxituen egoeraren inguruko azterketan lagungarri izango zaizkio, eta bere ikerketa-lanaren baitan sakonduko du datu hauek aztertuz.