Hondar ale batetik, mundu oso bat

2026-10-22

Nork esango luke hondar ale soilekin hainbeste bizitza eta emozio irudika daitezkeenik? Andoni Bastarrikaren eskulturek liluratuta, LH 1. eta 2. mailako ikasleek artearen eta naturaren arteko lotura deskubritu dute, hondarraren magiatik ingurumenaren zaintzara bidaia eginez.

LH 1. eta 2. mailako ikasleek Andoni Bastarrika Azpeitiko eskultorearen hondar erakusketa bisitatzeko aukera izan dute. Bisitan zehar, artistaren lanak gertutik ezagutzeko eta naturaren garrantziaz hausnartzeko aukera izan dute.

Erakusketan, hiru eskultura ikusgarri aurkeztu dizkiete: marrazo bat, hartz ama bat eta hartz kume bat. Ikasleek arreta handiz begiratu dituzte eskulturak, eta artistak erabilitako materialei buruzko azalpenak ere jaso dituzte. Izan ere, lan hauek egiteko erabilitako material guztiak naturalak direla azaldu die Andoni Bastarrikak.

Bisita amaitzeko, ikasleek naturaren zaintzari eta ingurunea errespetatzearen garrantziari buruzko gogoeta egin dute. Esperientzia honen bidez, arteaz gozatzeko aukera izateaz gain, natura zaintzeko eta gure ingurunea babesteko beharraren inguruan hausnartu dute.

Bisita aberasgarria eta berezia izan da, artea eta natura uztartuz, ikasleengan jakin-mina eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko.