I IKASTOLA HEZKUNTZA JARDUNALDIAK – Joxe Amiama

2015-03-10

JOXE AMIAMA – Martxoak 2 – NORENAK DIRA ESKOLAKO “ETXERAKO LANAK”?

“Gurasoek ez lituzkete umeen etxeko lanak zuzendu behar”

Martxoaren 2an eman genien Ikastolako I. Hezkuntza Jardunaldiei hasiera. Horretarako aukeratutako gaia ikastolako “etxerako lanak” izan zen. EHUko irakaslea eta gaian aditua den Joxe Amiama etorri zen denon ahotan dabilen gaiaren ingurukoak azaltzera.  Zer dira etxerako lanak? Gaiaren testuingurua azalduta berauen helburuez sakon jardun zen. Zertarako dira? Etxerako lanen hainbat ikuspegi azaldu zizkigun, hala nola batzuetan errepasatzeko erabiltzen direla, gaian sendotzeko, ardurak hartzeko edo gelan bukatu ez den gaia bukatzeko. Hau da azpimarratu zuena:

-Haurrek hartu behar dutela etxerako lanen ardura eta ez gurasoek.
-Eta bide honetan gurasoek ez dietela eduki-kontzeptuekin lagundu behar ikasleei (gurasoa ez da irakaslea).

Zenbait estrategia eman ziituen. Batzuk etxeko lanen arduren ingurukoak eta beste batzuk “etxerako lanak” daudenean lagungarri izateko. Azkenik,  ikastola gai honen inguruan egiten ari den ibilbideari aipamena egin zion, esperientzia ontzat jo zuen. Hitzaldia elkarrekin egindako balorazio orokor batekin amaitu zen.