Igerilekua, energetikoki jasangarria?

2024-02-29

Ikastolako eko-ordezkariak Ekoetxean bigarren topaketan igerilekua energetikoki jasangarri bihurtzeko aleginak uztartuz.

Aurtengo Eskolarteko Agenda 2030 proiektuaren bigarren topaketetan gure ikastolako eko-ordezkariak , herriko beste bi ikastetxeko ordezkariekin batera, igerilekua eremu energetikoki jasangarria bihurtzeko egindako ekintzen gizarteratzeko kanpaina diseinatzen buru belarri ibili dira. Horrela, helburua igerilekuan energia kontsumoa murriztea da.

Horretarako, lehenbizi kanpainaren leloa, sentsibilizazio mezuak eta logoa aukeratu dituzte. Jarraian, kanpainako protagonista izango den Energitron maltzurraren irudia diseinatu dute. Azkenik, herritarrak kontzientziatzeko bideoaren eta infografiaren gidoiak ere idatzi dituzte. Ez da ez makala aurretik duten erronka, baina denen artean ziur lortuko dutela!